home
cas eus

Albisteak eta jarduerak

Basilio Astúlezek zuzendutako Leioa Kantika Korala umeen abesbatza Italiako Riminitik itzuli berria da. Bertan, jatorri ezberdineko (Italia, Lituania, Eslovakia, Letonia, Errusia, Guatemala, Indonesia…) 16 taldek, lau kategoriatan, parte hartu duten Rimini Hiriko 11. Nazioarteko Lehiaketa izan da.

Kantikak, aurreko ostiralean, hilak 22, parte hartu zuen folklore modalitatean beste zazpi abestalderekin batera eta LEHEN SARIA lortu zuen 100dik 92,08ko puntuazioa lortuz. Larunbatean, hilak 23, bost talde bildu zituen ume eta gazteen abesbatzen kategorian eta berriz ere LEHEN SARIA eskuratu zuen, 100dik 94,10eko puntuazioa lortuta, lehiaketa osoan sona handiko bost zuzendarik osatutako epaimahaiak emandako altuena.


Goreneko kalifikazio hauen bitartez taldea lehiaketako kategoria ezberdinen irabazleek (abesbatza mistoak, emakumezkoak, umeenak…) sarbidea duten Grand Prixerako sailkatu zen. Honetarako Hungariako, Poloniako, Portugaleko, Errusiako, Estoniako, Esloveniako eta Suediako zortzi talde sailkatu ziren. Final hau aurreko larunbatean, hilak 24, Riminiko Novelli Antzokian egin zen eta Leioa Kantika Koralak LEHEN SARIA lortu zuen, irabazle absolutu eta lehiaketako abesbatzarik onena bilakatuz. Jasotako puntuazioez gain, epaimahaiak taldearen kalitate artistikoa eta teknikoa, moldakortasuna eta antzezte ahalmena goraipatu zituen. Leioa Kantika Koralak poztasun eta ilusio handiz jaso du sari hau, garrantzi handiko arrakasta eta sariz betetako 18 urteko nazioarteko ibilbidearen beste erakusgarri bat delako.

<< < 
Página18 de 21
Anteriores > >>