home
cas eus

Albisteak eta jarduerak

CESAR UCEDA XVI. SARIA- GAZTE INTERPRETATZAILEAK


Interpretatzaile Gazteen Leioako César Uceda XVI. Saria irekita dago Musika Kontserbatorioetako Ikasketa Profesionaleko edozein kurtsotan edo Ikasketa Profesionaleko Zentro Baimenduetan matrikulatuta dauden ikasleentzat. Gehienez, 20 urte izan behar dira lehiaketa egiten denean, kantu solistako espezialitatean izan ezik, zeinetan adin muga 25 urtekoa den.

Sarian parte hartzen duten Instrumentuko Goi Mailara heldu diren ikasleek ezin izango dute eman izena. Ezta lehiaketa honetan lehen saria jaso duten pertsonek ere.

Parte hartzeko interesa duten ikasleek 2022ko otsailaren 21ean baino lehen eman behar dute izena.




Lehiaketa 2022ko martxoaren 19an izango da (larunbata). Probak Leioako Kontserbatorioko Auditorioan egingo dira, goizez eta arratsaldez. Sari eta diploma banaketa nahiz lehenengo sarituaren emanaldia, berriz, Kultur Leioako Auditorioan izango dira, 20:00etan.

Hiru sari emango dira:
1. saria: plaka bat eta 600 euro.
2. saria: plaka bat eta 450 euro.
3. saria: plaka bat eta 300 euro.


Liburuxka - Gazte Interpretatzaileen XVI. Saria

Izen ematea - Gazte Interpretatzaileen XVI Saria