home
cas eus

Content on this page requires a newer version of Adobe Flash Player.

Get Adobe Flash player

Musikoterapia

Musikoterapia soinua eta musika helburu terapeutikoekin lortzeko erabiltzean datza: osasun fisikoa eta mentala leheneratzea, mantentzea eta hobetzea.

Musikoterapia, egun, hainbat arlotan aplikatu ohi da: erietxeetan, eguneko zentroetan, urritasunen bat daukaten pertsonen elkarteetan eta eskoletan, eta egiaztatuta dago jarduera hori gauzatzen dutenen garapen emozionala, arrazionala eta psikomotorra suspertzen duela. Hori diote psikologoek, laguntzako irakasleek, logopedek eta fisioterapeutek.

Haur horietako gehienek, maila handiagoan edo txikiagoan, urritasunen edo disfuntzioren bat daukate eta, horren ondorioz, ezin dute egokitu musika eskolan planteatuta dauzkagun hezkuntza-helburuetara; izan ere, bai bertan, bai euren hezkuntza zentroan, lan egiteko beste modu bat eta lortzeko beste helburu batzuk behar dituzte.

Ondorengo urritasunak edo sindromeak dituzten haurrez ari gara: Down, Asperger, West eta Red sindromeak, autismoaren hastapenak eta mugitzeko edo hizketarako disfuntzioak.

Proiektu horren bitartez, Leioako Musika Eskolak haur horiekin egiten du lan eurei egokitutako eta euren beharretara moldatutako programa aproposa baliatuta, musika hezkuntza arloko helburutarako erabiltzeaz gain, bide terapeutiko gisa ere baliatuta. Horrela, musika benetan behar dutenei hurbiltzen zaie.

Ondorengo hauek dira proiektuaren baldintzak:

  1. 6 eta 11 urte bitarteko haurrekin egiten da lan, hau da, Lehen Hezkuntzan daudenekin.
  2. Landu beharreko helburuak haurrak daukan urritasuna zein den zehaztu eta haurraren inguruan dauden beste profesionalekin (laguntzako irakasleak, psikologoak, senideak...) hitz egin ondoren zehazten dira.
  3. BAKARKAKO saio bat egiten da astean behin, ordu erdiko iraupenekoa. Komenigarria da zenbaitetan gurasoek ere saioan parte hartzea.
  4. Zeregin horretan jarduteko prestakuntza egokia daukaten hiru irakasle dauzkagu: Nieves Saenz de Buruaga, Musika Lengoaiako irakaslea eta arloburua, Alaitz Zabalo, flauta irakaslea, eta Itziar Bilba, piano irakaslea.