home
cas eus

Albisteak eta jarduerak

Leioako Kontserbatorioko Bandak "Teleberri musikala" kontzertua eskainiko du Bandarekin parrandan! ziklo barruan, hurrengo apirilaren 6an, asteazkenean.

Kontzertua Kultur Leioako Auditoriumean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak salgai daude, 3 eurotan.


BANDAREKIN PARRANDAN - Sakatu hemen entzuteko (Audio-mp4)




Argitaratu egiten dira 2021-2022 ikasturteko behin-behineko bekak. Hamar eguneko epea ematen da espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko. Epe hori igaro ondoren eta aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, espedientea behin betiko ebatziko da.

Gure ikaslea Sofía Meladzek (Ikasketa Profesionalen 4. kurtsoa) Euskadiko "Musikari gazteen" XV. lehiaketan lehenengo saria lotu du, Tekla - A kategorian hain zuzen. Lehiaketa Gasteizen ospatu zen pasa den martxoaren 18, 19 eta 20an. Zorionak Sofía!



Joan den larunbatean, 2022ko martxoaren 19an, César Uceda XVI. Leioako Gazte interpretatzaileen lehiaketaren sariak banatu ziren. Zorionak saridun guztiei.

1. saria:
Alex Arroyo. Pianoa - Conservatori Mestre Montserrat de Vilanova i la Geltrú (Barcelona).

2. saria:
Irati Ibarra. Akordeoia - Irungo kontserbatorioa.

3. saria (Ex-aequo):
Álvaro Abadías. Pianoa - Conservatorio Zaragoza.

3. saria (Ex-aequo):
Ibai de Miguel. Tuba - Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioa (Bilbo).

Ohorezko aipamena:
Aitana López. Zeharkako txirula - Conservatorio San Viaño de Ferrol (A Coruña).

Aipamen berezia:
Markel Intxaurbe. Gitarra - Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioa (Bilbo).

Akzesita:
David Buceta. Pianoa - Conservatorio Manuel Quiroga (Pontevedra).



Familientzako musika tailerra. 6-7 urteko umeentzat (heldu bat ume bakoitzeko).
Martxoak 25 eta apirilak 1. 18:00-19:15 h. Sarrera doan.

Informazioa eta izena emateko: 94 463 86 83.



Interpretatzaile Gazteen Leioako César Uceda XVI. Saria irekita dago Musika Kontserbatorioetako Ikasketa Profesionaleko edozein kurtsotan edo Ikasketa Profesionaleko Zentro Baimenduetan matrikulatuta dauden ikasleentzat. Gehienez, 20 urte izan behar dira lehiaketa egiten denean, kantu solistako espezialitatean izan ezik, zeinetan adin muga 25 urtekoa den.

Sarian parte hartzen duten Instrumentuko Goi Mailara heldu diren ikasleek ezin izango dute eman izena. Ezta lehiaketa honetan lehen saria jaso duten pertsonek ere.

Parte hartzeko interesa duten ikasleek 2022ko otsailaren 21ean baino lehen eman behar dute izena.




Lehiaketa 2022ko martxoaren 19an izango da (larunbata). Probak Leioako Kontserbatorioko Auditorioan egingo dira, goizez eta arratsaldez. Sari eta diploma banaketa nahiz lehenengo sarituaren emanaldia, berriz, Kultur Leioako Auditorioan izango dira, 20:00etan.

Hiru sari emango dira:
1. saria: plaka bat eta 600 euro.
2. saria: plaka bat eta 450 euro.
3. saria: plaka bat eta 300 euro.


Liburuxka - Gazte Interpretatzaileen XVI. Saria

Izen ematea - Gazte Interpretatzaileen XVI Saria

Pasa den asteburua oso berezia izan zen. Alde batetik, Leioa Kantika Koralak lehen saria irabazi zuen Villa de Avilés XXXVII. Abesbatza Lehiaketan eta, beste aldetik, gure piano ikasleak, Sofía Meladzek Santa Cecilia Segoviako 25. Haur Sarian parte hartu zuen, eta lehen saria (Gazteen Kategoria), Derrigorrezko Obra Onenaren saria eta Espainiar Musika Onenaren saria eskuratu zituen.
Zorionak guztioi!!





Leioako Doniene Abesbatzak kontzertua eskainiko du hurrengo azaroaren 27an (larunbata), Fair Saturday jaialdia ospatuko dela eta. Ana Blancok ekitaldia aurkeztuko du.

Kontzertua Garbiñe Abendañoren zuzendaripean egongo da eta Margarita Lorenzo de Reizabal pianojolea izango da.

Ekitaldi hau EKI Fundazioaren alde izango da eta Bilboko Filarmonika Elkartean ospatuko da, arratsaldeko 19:30ean.

Sarrerak salgai daude atxikitutako estekan (10 euro): https://www.entrapolis.com/entradas/fundacion-eki-concierto-solidario-agrupacion-coral-leioako-doniene-abesbatza



Gida honen bidez, Musika Eskola eta Kontserbatoriori buruzko informazio erabilgarria eta beharrezkoa eman nahi dizugu.

Ikastetxeko bekak eskatzeko epea urriaren 18tik azaroaren 18ra bitartekoa izango da, biak barne.

<< < 
Página3 de 12
Anteriores > >>