Albisteak eta jarduerak
DONIENE AGERTOKIETARA ITZULI DA
Pandemia dela eta hilabete askotan jendaurreko emanaldirik egin gabe egon gara. Baina ikasturte honetan Doniene abesbatza agertokietara itzuli da, Garbiñe Abendañok zuzenduta eta Margarita Lorenzo de Reizabalek pianoan lagunduta.
Pasa den ekainean kontzertua eskaini zuen Iruñean, Divertimento Abesbatzak gonbidatuta, eta beste bi kontzertu eskaini zituen Kultur Leioan eta Leioako San Juan elizan.

