home
cas eus

Irakaskuntza sendotuaren oinarriak

A.- Irakaskuntza sendoturako sarbidea arautzeko irizpideak.

1.- Ezingo dira irakaskuntza sendotuan hasi eta, beraz, kanpoan geldituko dira izapide gehiagorik gabe, irakaskuntza horretan matrikulatzeko urtean 17 urte edo gehiago dauzkaten ikasleak. Adin-muga hori jartzearen arrazoia Musika Eskolak arautzen dituen Dekretuan datza, ez baitu ahalbidetzen Irakaskuntza Sendotuko II. mailan 17 urtetik aurrera sartzea.

2.- Irakaskuntza sendotuan sartzen diren ikasleen erabakia ondorengo irizpideetan oinarrituta egongo da; berdintasunik badago, espediente akademikoa gailenduko da:

a) Espediente akademikoa:kontuan hartuko dira 2. Maila komuneko Musika-tresnari eta Musika Lengoaiari dagozkien kalifikazioak. Musika Lengoaiari dagokien kalifikazioen gehieneko puntuazioa 5 puntukoa izango da eta Musika-tresnari dagokion gehieneko puntuazioa 10 puntukoa izango da; beraz, atal honetan, gehienez, 15 puntu lor daitezke. Edonola ere, Irakaskuntza sendotuan sartu ahal izateko, Musika Lengoaian, gutxienez, 3,5 puntu lortu beharko dira eta Musika-tresnari dagokionez, berriz, 7 puntu izan beharko dira gutxienez.

b) Hautagaiaren adin txikiagoa: irakaskuntza sendotuan matrikulatzeko urtean ikasleak izango duen adina kontuan hartuta, puntuak emango dira jarraian adierazitako eskalaren arabera. Izan ere, horrela, gerora Musikako Maila Profesionala egiteko adina DBH eta Batxilergoa egiteko adinera egokitzeko ahalegina egingo da:

ADINA

PUNTUAK

10/11 urte

4 puntu

12/13 urte

3 puntu

14 urte

2 puntu

15 urte

Puntu 1

16 urte

0 puntu

B.- 4. maila sendotuan jarraitzeko irizpideak

3. Maila Sendotuko ikasle bat 4. Maila Sendotura igaro ahal izateko,  ikasturte horretan, gutxienez, 7 puntu lortu beharko ditu 10etik, bai Musika-tresnari dagokionez, bai Musika Lengoaian.