Albisteak eta jarduerak
Goreneko kalifikazio hauen bitartez taldea lehiaketako kategoria ezberdinen irabazleek (abesbatza mistoak, emakumezkoak, umeenak…) sarbidea duten Grand Prixerako sailkatu zen. Honetarako Hungariako, Poloniako, Portugaleko, Errusiako, Estoniako, Esloveniako eta Suediako zortzi talde sailkatu ziren. Final hau aurreko larunbatean, hilak 24, Riminiko Novelli Antzokian egin zen eta Leioa Kantika Koralak LEHEN SARIA lortu zuen, irabazle absolutu eta lehiaketako abesbatzarik onena bilakatuz.
Jasotako puntuazioez gain, epaimahaiak taldearen kalitate artistikoa eta teknikoa, moldakortasuna eta antzezte ahalmena goraipatu zituen.
Leioa Kantika Koralak poztasun eta ilusio handiz jaso du sari hau, garrantzi handiko arrakasta eta sariz betetako 18 urteko nazioarteko ibilbidearen beste erakusgarri bat delako.