home
cas eus

Albisteak eta jarduerak

Pasa den asteburua oso berezia izan zen. Alde batetik, Leioa Kantika Koralak lehen saria irabazi zuen Villa de Avilés XXXVII. Abesbatza Lehiaketan eta, beste aldetik, gure piano ikasleak, Sofía Meladzek Santa Cecilia Segoviako 25. Haur Sarian parte hartu zuen, eta lehen saria (Gazteen Kategoria), Derrigorrezko Obra Onenaren saria eta Espainiar Musika Onenaren saria eskuratu zituen.
Zorionak guztioi!!





Leioako Doniene Abesbatzak kontzertua eskainiko du hurrengo azaroaren 27an (larunbata), Fair Saturday jaialdia ospatuko dela eta. Ana Blancok ekitaldia aurkeztuko du.

Kontzertua Garbiñe Abendañoren zuzendaripean egongo da eta Margarita Lorenzo de Reizabal pianojolea izango da.

Ekitaldi hau EKI Fundazioaren alde izango da eta Bilboko Filarmonika Elkartean ospatuko da, arratsaldeko 19:30ean.

Sarrerak salgai daude atxikitutako estekan (10 euro): https://www.entrapolis.com/entradas/fundacion-eki-concierto-solidario-agrupacion-coral-leioako-doniene-abesbatza



<< < 
Página15 de 57
Anteriores > >>