home
cas eus

Albisteak eta jarduerak

Leioako César Uceda XVIII. saria - Gazte interpretatzaileen sariaren izena ematea irekita dago 2024ko otsailaren 15era arte.

Musika Kontserbatorioetako Ikasketa Profesionaleko edozein kurtsotan edo Lanbide Ikasketa Zentro Baimenduetan matrikulatuta dauden ikasleek parte hartu ahal izango dute Lehiaketa honetan.

Gehienez, 20 urte izan behar dira lehiaketa egiten denean, kantu solistako espezialitatean izan ezik, zeinetan adin muga 25 urtekoa den.

Sarian parte hartzen duten Instrumentuko Goi Mailara heldu diren ikasleek ezin izango dute eman izena. Ezta lehiaketa honetan lehen saria jaso duten pertsonek ere.

Probak Leioako Kontserbatorioko Auditorioan egingo dira, goizez eta arratsaldez, 2024ko martxoaren 16an (larunbata).

Hiru sari emango dira:

· 1. saria: plaka bat eta 600 euro.
· 2. saria: plaka bat eta 450 euro.
· 3. saria: plaka bat eta 300 euro.




Liburuxka - Gazte Interpretatzaileen XVIII. Saria

Fitxa - Gazte Interpretatzaileen XVIII. Saria

Hauek dira 2022-2024 kurtsorako ordutegiak.


Página1 de 55
Anteriores > >>