home
cas eus

Albisteak eta jarduerak

Leioa Kantika Korala Guggenheim Bilbao Museoan.

2017ko abenduaren 18an Leioa Kantika Koralak kontzertua eskaini zuen Guggenheim Bilbao Museoan.



Orkestra Txiki “Centro Asistencial Leioa” egoitzan.

Orkestra Txikik “Centro Asistencial Leioa” egoitzan kontzertua eskaini zuen 2017ko abenduaren 14an.



“Gabonetako Soinuak”. Kantika Korala Euskalduna Jauregian.

Kantika Koralak 2017ko abenduaren 16an La Caixak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu zuten kontzertuan parte hartu zuen.



Abenduko entzunaldiak eta kontzertuak.

ABENDUAK 1, OSTIRALA
Akordeoia. Gela balioanitza, 19:45 h.

ABENDUAK 5, ASTEARTEA
Sokako Maila Profesionala. Auditorio, 20:00 h.

ABENDUAK 12, ASTEARTEA
Ganbera-Musika Maila Profesionala (3., 4.). Auditorio, 20:00 h.

ABENDUAK 14, OSTEGUNA
Orkestra Txiki Eskola. Leioako Laguntza Zentroa, 18:30 h.
Tronpa, Klarinetea, Biola. Gela balioanitza, 20:30 h.

ABENDUAK 15, OSTIRALA
Gitarra (I. Sanz irakaslea). Aula XII, 18:30 h.
Banda Txiki, Haize Taldea, Klarinete Taldea. Auditorio, 18:30 h.

ABENDUAK 16, LARUNBATA
Leioa Kantika Korala (Gabonetako Soinuak). Euskalduna Auditorioa (Bilbo), 19:00 h.
Doniene Abesbatza. San Saturnino eliza (Iruña), 20:00 h.

ABENDUAK 18, ASTELEHENA
Fagota, Flauta, Pianoa. Gela balioanitza, 17:30 h.
Orkestra txikiak (Moduluak), 4. Auditorio, 18:30 h.
Leioa Kantika Korala. Guggenheim Atrioa (Bilbo), 19:00 h.
Orkestra Maila Profesionala (4., 5., 6.). Auditorio, 20:00 h.

ABENDUAK 19, ASTEARTEA
Biola, kontrabaxua. Auditorio, 18:00 h.
Flauta, Flauten Taldea. Auditorio, 20:00 h.

ABENDUAK 21, OSTEGUNA
Biolontxeloa. Gela balioanitza, 18:00 h.
Perkusioa. Gela balioanitza, 20:00 h.

ABENDUAK 23, LARUNBATA
Hator mutil 2017
San Juan Bautista eliza, 20:30 h.
Haurren, Gazteen eta Helduen Abesbatzen Tailerrak, Leioa Kantika Korala, San Juan Bautista Abesbatza, Doniene Abesbatza.

Azaroko entzunaldiak eta kontzertuak.

AZAROAK 11, LARUNBATA
Aranda de Duero, 20:30 h. Santa Catalina eliza, “San Juan Bautista Abesbatza”.

AZAROAK 20, ASTELEHENA
Auditorio, 20:00 h. Harizko instrumentuak, goi-mailako gradua.

AZAROAK 21, ASTEARTEA
Auditorio, 20:00 h. Pianoa (irakaslea: Itziar Bilbao)

AZAROAK 23, OSTEGUNA
Euskalduna Jauregia, 19:30 h. “Doniene Abesbatza” Mesías · Kontzertu parte-hartzaileak.

AZAROAK 25, LARUNBATA
Bilboko katedrala, 20:00 h.Fair Saturday, “Doniene Abesbatza”.
Bilboko Berreginen Museoa, 18:00 h. Fair Saturday, “Leioa Kantika Korala”.

AZAROAK 28, ASTEARTEA
Auditorio, 18:00 h. Harizko instrumentuak, goi-mailako gradua.
Auditorio, 20:00 h. Goi-mailako gradua.

Basilio Astúlezek zuzendutako Leioa Kantika Korala umeen abesbatza Italiako Riminitik itzuli berria da. Bertan, jatorri ezberdineko (Italia, Lituania, Eslovakia, Letonia, Errusia, Guatemala, Indonesia…) 16 taldek, lau kategoriatan, parte hartu duten Rimini Hiriko 11. Nazioarteko Lehiaketa izan da.

Kantikak, aurreko ostiralean, hilak 22, parte hartu zuen folklore modalitatean beste zazpi abestalderekin batera eta LEHEN SARIA lortu zuen 100dik 92,08ko puntuazioa lortuz. Larunbatean, hilak 23, bost talde bildu zituen ume eta gazteen abesbatzen kategorian eta berriz ere LEHEN SARIA eskuratu zuen, 100dik 94,10eko puntuazioa lortuta, lehiaketa osoan sona handiko bost zuzendarik osatutako epaimahaiak emandako altuena.


Goreneko kalifikazio hauen bitartez taldea lehiaketako kategoria ezberdinen irabazleek (abesbatza mistoak, emakumezkoak, umeenak…) sarbidea duten Grand Prixerako sailkatu zen. Honetarako Hungariako, Poloniako, Portugaleko, Errusiako, Estoniako, Esloveniako eta Suediako zortzi talde sailkatu ziren. Final hau aurreko larunbatean, hilak 24, Riminiko Novelli Antzokian egin zen eta Leioa Kantika Koralak LEHEN SARIA lortu zuen, irabazle absolutu eta lehiaketako abesbatzarik onena bilakatuz. Jasotako puntuazioez gain, epaimahaiak taldearen kalitate artistikoa eta teknikoa, moldakortasuna eta antzezte ahalmena goraipatu zituen. Leioa Kantika Koralak poztasun eta ilusio handiz jaso du sari hau, garrantzi handiko arrakasta eta sariz betetako 18 urteko nazioarteko ibilbidearen beste erakusgarri bat delako.

Doniene Abesbatzak (Leioako Udal Musika Eskolako taldea) Bilbao Arte Sakratua jaialdian parte hartuko du larunbat honetan (apirilak 8). Lidia Pujolen proposamen honek jabier Muguruza eta Leioako Doniene Abesbatzaren kolaborazioak ditu.

‘Iter Luminis: trabajos y placeres de amor’ zeremonia musikal eta poetikoa da. Teresa Jesusenaren esperientziaren gunean orientazio berean mugitzen da ikusleekin, Ramón Llullen Mistikarekin elkarrizketan.
Garai historiko eta estilo ezberdinetako obrak biltzen ditu kontzertuak, bertsoen egileen giza esperientziaren eta esperientzia mistikoaren emaitza.  Ikuskizunean ahotsak, musikak eta mugimenduak bat egiten dute emozioarekin, funtsezko tresnak izanik gizartearen sentsibilitate berriaren eraikuntzan.



Leioako Udal Kontserbatorioan eta Leioako Musika Eskolan, musika-ikasketen eskaintza zabala daukagu, hainbat espezialitate instrumentalekin.

Horri, Musika Zentro honen lan ona ospetsu egiten duten talde artistikoen multzo handia gehitu behar diogu.

Bisita honetan, hurbilagotik ezagutu ahal izango gaituzue, eta zure eskura dagoen musika-mundua aurkituko duzue.

<< < 
Página11 de 12
Anteriores > >>