Albisteak eta jarduerak
MUSIKA-HISTORIEI BURUZKO TAILERRA
Zerbait gehiago jakin nahi zenuke entzuten duzun musikaz? Pixka bat hobeto ulertu nahi dituzu konpositoreak, baita haien lanak ere?
Hitzaldi hauetan aukera izango duzu musika-estilo guztietara hurbiltzeko, eta haien ezaugarriak antzematen eta bata bestetik bereizten ikasiko duzu. Bitxitasunak, azalpen teknikoak, musika-adibideak... Musika-historiak!
Ez dituzu musika-konposizioak lehengo eran entzungo berriro. Anima zaitez, ez dago zertan musika jakin, ezta Musika Eskolan matrikulatuta egon ere.
Hitzaldiak hileko azken ostiraletan emango dira, erabilera anitzeko gelan, 20:00etatik 21:30era.
Lau hitzaldiren prezioa 18 eurokoa da zentroko ikasleentzat, eta 24 eurokoa zentroko ikasleak ez direnentzat.


IZENA EMATEKO INPRIMAKIA (PDF 1,3 MB)


