home
cas eus

Albisteak eta jarduerak

Martina Molinerrek (biolina) irabazi du Cesar Uceda XVIII. Saria - Leioa Gazte Interpretatzaileak.

Marcos Martínezek (klarinetea) eta Juan Barberok (pianoa) bigarren saria (ex aequo) irabazi dute.

Ana Martínezek (biolontxeloa) eta Fabio Murok (biolina) hirugarren saria (ex aequo) eskuratu dute.

Markel Lópezek (flauta) ohorezko aipamena jaso du eta Naroa Otamendik (akordeoia) aipamen berezia.

Sofía Sánchezek (biolina) akzesit jaso du.</br></br>

Zorionak parte-hartzaile guztiei.



Leioako César Uceda XVIII. saria - Gazte interpretatzaileen sariaren izena ematea irekita dago 2024ko otsailaren 15era arte.

Musika Kontserbatorioetako Ikasketa Profesionaleko edozein kurtsotan edo Lanbide Ikasketa Zentro Baimenduetan matrikulatuta dauden ikasleek parte hartu ahal izango dute Lehiaketa honetan.

Gehienez, 20 urte izan behar dira lehiaketa egiten denean, kantu solistako espezialitatean izan ezik, zeinetan adin muga 25 urtekoa den.

Sarian parte hartzen duten Instrumentuko Goi Mailara heldu diren ikasleek ezin izango dute eman izena. Ezta lehiaketa honetan lehen saria jaso duten pertsonek ere.

Probak Leioako Kontserbatorioko Auditorioan egingo dira, goizez eta arratsaldez, 2024ko martxoaren 16an (larunbata).

Hiru sari emango dira:

· 1. saria: plaka bat eta 600 euro.
· 2. saria: plaka bat eta 450 euro.
· 3. saria: plaka bat eta 300 euro.




Liburuxka - Gazte Interpretatzaileen XVIII. Saria

Fitxa - Gazte Interpretatzaileen XVIII. Saria


Página1 de 56
Anteriores > >>