Soinu Atadia Erakunde Autonomoa
"Kontserbatorio - Eskola" Musika Hezkuntzarako Zentroa "Soinu Atadia" Erakunde Autonomoak zuzentzen du eta bere erantzukizun juridikoa dauka.
Erakunde Autonomo horren funtzioa Zentroak egoki funtziona dezan, hura beharrezkoak diren bitarteko material eta pertsonalez hornitzea da, baita urteko aurrekontua ordaintzeko beharrezkoak diren funts ekonomikoak osatzea ere, ikasleen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eta beste edozein erakunde publikoren edo pribaturen ekarpenak kontabilizatu ostean. Hezkuntza Zentro horri atxikitako langileek lan-kontratua daukate eta kontratu hori UDALITZ Tokiko Euskal Instituzioen Langileen Lan-baldintzak arautzen dituen Akordioak zuzentzen du.



