home
cas eus

Albisteak eta jarduerak

CESAR UCEDA XVII. SARIA LEIOA GAZTE INTERPRETATZAILEAK


Leioako César Uceda XVII. saria - Gazte interpretatzaileen sariaren izena ematea irekita dago 2023ko otsailaren 11ra arte.

Musika Kontserbatorioetako Ikasketa Profesionaleko edozein kurtsotan edo Lanbide Ikasketa Zentro Baimenduetan matrikulatuta dauden ikasleek parte hartu ahal izango dute Lehiaketa honetan.

Gehienez, 20 urte izan behar dira lehiaketa egiten denean, kantu solistako espezialitatean izan ezik, zeinetan adin muga 25 urtekoa den.

Sarian parte hartzen duten Instrumentuko Goi Mailara heldu diren ikasleek ezin izango dute eman izena. Ezta lehiaketa honetan lehen saria jaso duten pertsonek ere.

Probak Leioako Kontserbatorioko Auditorioan egingo dira, goizez eta arratsaldez, 2023ko martxoaren 11n (larunbata).

Hiru sari emango dira:

· 1. saria: plaka bat eta 600 euro.
· 2. saria: plaka bat eta 450 euro.
· 3. saria: plaka bat eta 300 euro.




Liburuxka - Gazte Interpretatzaileen XVII. Saria

Fitxa - Gazte Interpretatzaileen XVII. Saria