San Juan Bautista Abesbatza

 

San Juan Bautista abesbatza 1968an sortu zuen José Ignacio Sarriak. 40 urte hauetan SJBk hainbat kontzertu eskaini ditu Espainian eta Europan, orkestra eta zuzendari garrantzitsuekin lankidetzan aritu da eta Espainiako abesbatzen munduan erreferenteetako bat da. Hainbat disko grabatu ditu eta nazio eta nazioarteko sari garrantzitsuak lortu ere bai bere azken etapan, Basilio Astúlez zuzendari dela.

 

2008an SJB erabat berritu zen eta Leioako Musika Kontserbatorioan sartu zen. Gaur egun Leioa Kantika Koralean prestatutako 25 abeslari gazte ditu.

 

Etapa berri honetan kontzertuak eskaini ditu Euskal Herrian eta “Mozart Salzburgen” muntaia sinfonikoan parte hartu du Naroa Intxausti sopranoarekin eta BIOS orkestrarekin.

 

2008ko udan Tarragonako "Setmana Cantant" delakoan parte hartu zuen eta hainbat gonbite ditu Espainiako eta atzerriko jaialdi eta abesbatzen trukeetan parte hartzeko.

 

2009an SJBk Ejea de los Caballeroseko abesbatzen jaialdian lehenengo saria eta ikusleen sari berezia lortu zituen eta Zaragozan egin zen 2010eko Sari Nazional Handirako zuzenean sailkatu zen.

 

Aragoin lortutako arrakastaren ondoren, San Juan Bautistak 2009ko azaroan Villa de Avilés abesbatzen lehiaketan lehenengo saria lortu zuen eta jatorrizko eskualdeko obrarik onenaren Axuntabense saria ere bai.

 

Sari Handirako sailkatuta, taldea 2010eko abenduan lehiatu zen Zaragozako Enchiriadis eta Leongo Coro Angel Barjarekin batera eta bigarren postua lortu zuen, emakumezko abesbatzaren atzetik.