Leioa Kantika Korala

 

Kantika 2001ean sortu zen Leioako Udal Musika Eskolan, Basilio Astúlez zuzendariaren ekimenez. 10 eta 17 urte arteko 45 neska-mutil daude bertan, denak zentroko ikasleak dira eta helburu nagusia musika koralaz gozatzea eta musikako trebakuntza zabaltzea da; horretarako, ahalik eta estilorik gehien eta errepertoriorik aberatsena lantzen dituzte. Abesbatza egungo panorama koralean erreferentea da, programazio ausartak dituelako, eszenaratzea asko zaintzen duelako eta haurren abesbatzentzat idatzitako musika enkargatu eta estreinatzeko konpromisoa duelako.

 


Kantikak sortu zenetik hartu du parte Euskal Herriko eta Espainiako (Madril, Bartzelona, Malaga, Avila, Asturias, Caceres, Alacant...) topaketetan eta abesbatzen jaialdietan.

 

Nazioarteko hainbat jaialditara ere gonbidatu dute eta birak egin ditu zenbait herrialdetan: Portugalen, Frantzian, Islandian, Mexikon, Italian, Eslovenian, Letonian, Lituanian eta Suitzan.

 

Kantikak nazioarteko sari garrantzitsuak lortu ditu Torreviejan, Gorizian, Tolosan eta, duela gutxi, Arezzon bere mailako lehenengo saria lortu du.

 

Orkestrekin eta zuzendariekin lankidetzan aritzen da tailerretan, ikastaroetan eta ziklo sinfoniko-koraletan, grabazioetan eta beste proiektu batzuetan Euskal Herrian eta Espainian.

 

Bost disko grabatu ditu eta bere saio batzuk telebistaz eman dira.

 

Kantika Koralak 2010eko apirilean Vasco Negreiros konposatzailearen “As Palavras Na Barriga” haurren opera estreinatu zuen Lisboako “Días da Música” nazioarteko jaialdian. Esperientzia horren ondoren, Basilean (Suitza) 2010eko maiatzean izan zen “Europaischer Judgenchör Basel” hirurteko jaialdi ospetsuan hartu zuen parte.

 

2010-11 denboraldian BOS eta ABAO Txikirekin lankidetzan dabil eta zenbait kontzertu eskaini ditu Bilbon.

 

Beti bizi diskoa kalean dela-eta, Kepa Junkera eta Kantika Eskozian izan dira Celtic Connections jaialdian. Kepa Junkera and Friends ikuskizuna Glasgow Royal Concert Hall delakoan aurkeztu zen.

 

2011ko udaberrian Kantikak zenbait proiektu ditu. Batetik, Arriaga antzokian "Sabeleko hitzak" lanaren egokitzapena eta, bestetik, Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin lankidetzak Udaberri musikaletan.