La Kantoria

 

La Kantoria neska hutsez osatutako gazteen abesbatza da eta 2005ean sortu zen Leioako Udal Musika Eskolan, Leioa Kantika Korala haurren abesbatzako osagaiek garatutako lanari jarraipena emateko.

 

Sortu zenetik Basilio Astulezek zuzendu du; gaur egun 16 eta 23 urte arteko 25 abeslari ditu eta bi urteko ibilbide honetan Euskal Herriko eszenatoki eta ekitaldi garrantzitsuetan hartu du parte.

 

2007an Zumarragako Antigua Abesbatzak Lehiaketan ahots berdinen atalean lehenengo saria irabazi zuen eta 2008an Kantu Koralaren Sari Nazional Handian erabateko irabazlea izan zen, polifonia eta folklore ataletako lehenengo bi sariak ere lortuta.

 

Leioako Orkestra Gaztearekin batera hainbat kontzertu eskaini ditu azken urte eta erdian G. B. Pergolesiren Stabat Mater lanarekin eta artista garaikideen beste obra bokal barroko batzuekin.

 

Abesbatzak a capellako programak eta errepertorio sinfonikoa emakumeen abesbatzentzat idatzitako pieza berrien estreinaldiarekin konbinatzen ditu eta oso zaintzen ditu eszenaratzea eta alderdi koreografikoa.