Content on this page requires a newer version of Adobe Flash Player.

Get Adobe Flash player

Taldea

Leioako abesbatza eskolako hiru taldeen buru Basilio Astulez zuzendaria da eta Itziar Bilbao pianista eta Garbiñe Abendaño teknika bokalaren arduraduna ere berarekin aritzen dira.


Basilio Astúlez, zuzendaria

1975ean jaioa, Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta musika ikasketak egin zituen Gasteizen. Euskal Herriko Abesbatzen Federazioan egindako ikastaroetan prestatu zen zuzendari izateko; ere berean, beste ikastaro eta mintegi batzuk ere egin zituen Espainian eta Europan eta J. Duyick edo J. Busto zuzendariekin lanean aritu zen, besteak beste..

1994tik 2005era Dulantziko (Araba) Musika Eskolan kantu koraleko irakasle izan zen eta herri horretako Aiala Abesbatza emakumeen taldearen zuzendaria ere bai. 1996tik 2004ra Gasteizko Alaitz Abesbatzeko zuzendari ere izan zen eta hainbat lehenengo sari lortu zituen nazioko eta nazioarteko lehiaketetan, besteak beste, Kantu Koraleko Sari Nazional Handia 2000. urtean. 1999an Vocalia Taldea, emakumezkoen ganbera taldea sortu zuen eta nazioarteko sari garrantzitsuak lortu dituzte (Tolosan, Torreviejan, Maasmechelenen, Arezzon, Corken...)

Leioako Udal Musika Eskolan kantu koraleko irakaslea da eta Leioa Kantika Korala haurren abesbatza sortu zuen 2001ean, La Kantoria emakumezkoen abesbatza gaztea 2005ean eta SJB mistoa 2007an. Abesbatza eskola gazte honetan 9 eta 20 urte arteko 100 abeslari baino gehiago daude eta hainbat sari lortu ditu Espainiako eta Europako lehiaketetan (Tolosan, Torreviejan, Gorizian, Sari Nazional Handia...).

Talde hauen buru dela 10 disko grabatu ditu eta Europa eta Ameriketan nazioarteko hainbat bira ere bai, bakarlari, orkestra, zuzendari eta talde garrantzitsuekin lankidetzan aritzeaz gain.

2008an zuzendaritza onenaren sari berezia lortu zuen Goriziako (Italia) C. A. Seguizzi Nazioarteko 47. Lehiaketan, Leioa Kantika Koralarekin egindako lanagatik.

2009an ere zuzendaritza onenaren sari berezia jaso zuen 38. “Florilège Vocal de Tours” delakoan, Frantzian, Vocalia taldearekin egindako lanagatik.

Gaur egun Zuzendaritza Koraleko irakaslea da hezkuntza erakundeetan, unibertsitateetan eta hainbat abesbatza federaziotan (Euskal Herrian, Asturiasen, Murtzian, Málagan, Alacanten...), lehiaketetako epaimahaikide izaten da askotan eta Espainian eta Europan kantu koralaren ikastaroak eta mintegiak emateko eskari ugari izaten du.

 

Garbiñe Abendaño, teknika bokalaren arduraduna

 

Gitarra, pianoa, kantua eta pedagogia musikala ikasi zituen Donostia eta Bilboko musika eskoletan. Opera eta zartzueletan parte hartu du eta bakarlari gisa ere emanaldi ugari egiten du..

 

Kantu koraleko eta teknika bokaleko irakaslea da Leioako musika eskolan 2004az geroztik. Garbiñek eskolako hiru abesbatzetako abeslarien banako trebakuntza gainbegiratzen du, helduentzako abesbatzen tailer bat zuzentzen du eta haurrentzako kantu koralerako zenbait talde ere bai.

 

 

 

 

 

Itziar Bilbao, pianista

 

1981ean jaioa, Bilboko Goi Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak eta aldi berean lortu zituen pianoko goi titulua eta Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza lizentziatura.

2004an hasi zen Leioako udal musika eskolan pianoko klaseak ematen eta Kantika Koraleko pianista laguntzailea da. Horrela hasi zen estatuko (Euskal Herria, Katalunia, Andaluzia, Asturias, Madril...) eta nazioarteko (Mexiko DF, Italia, Letonia, Lituania) topaketetan eta abesbatzen jaialdietan parte hartzen.

Euskal Herriko Abesbatza Federazioak zuzendutako ikastaroetan parte hartu du pianista laguntzaile legez eta J. Busto, B. Astúlez eta C. Pavese zuzendariekin egin du lana, besteak beste.

Leioako musika eskolako piano irakaslea da eta bertako abesbatza guztien pianista laguntzailea ere bai.