Diskografia

 

Udazkeneko Jolasak

Lehenengo diskoa 2003an argitaratu genuen. Gernikako Gaudeamus Koralaren laguntzarekin egindako disko honetan, Euskal Herriko egileek haurren abesbatzentzat eta orkestrentzat egindako hainbat obra daude. Diskoari izena eman dion obra nabarmentzen da, Francisco Ibáñez Iribarria arabar konposatzaileak egindakoa, eta “Iratxoa” izenekoa ere bai, proiektu honetarako berariaz enkargatu baikenion Eva Ugalde donostiar konposatzaileari.

Programa eder honekin hainbat kontzertu eskaini genuen, baina bat aipatu nahi genuke, oso berezia izan zelako: Errenteriako (Gipuzkoa) Musikaste 2003 jaialdikoa.

"Pater Noster" Xabier Sarasola

 


 

Kantika

Disko hau "Galtzetinak" izenaz ezagunagoa da eta 2006ko Gabonetan atera genuen. Oso CD berezia da eta lan handia egin behar izan genuen arren,poz ugari eman digu. Disko bikoitza da, entzuteko eta ikustekoa. Batetik, garai hartako gure errepertorioko abestiak daude cd audioan J. Busto, X. Sarasola, J. Guridi, B. Chilcott edo A. Grauren lanekin. Bestetik, abesti horietako batzuen hamabi bideoklip daude dvdan.

Grabazio hura esperientzia ahaztezina izan zen, kameren aurrean aritu, arropak aldatu, kokapenak...

2006ko Gabon Gauean eman zuten dvda telebistaz. Diskoa behin baino gehiagotan berrargitaratu da eta haurren musika korala ulertzeko beste modu bat adierazten duela esaten da.

 

http://www.diverdi.com/tienda/detalle.aspx?id=18874

 

"Kanon Umorez" J.C. Irizar

 




Gabon Kantika

Disko hau 2007ko Gabonetan argitaratu genuen eta Gabonetako musika koralaren ikuspegi original eta desberdina erakutsi nahi izan genuen. Horretarako, mundu osoko hamabost konposatzaileri guretzako Gabonetako pieza bat idazteko eskatu genien. Plazera izan zen urtebetean hamazortzi obra estreinatzea eta egileekin zuzenean lana egiteko aukera izatea. Gustura gaude gure enkargua denek onartu zutelako eta Kantika gogoan izanda hain musika ederra idatzi zutelako.

Proiektua osatzeko, Elena Odriozola donostiar marrazkilariari pieza bakoitzarentzat marrazki bat egiteko esan genion. Ongi islatu zuen marrazkien bidez musika haren zentzua eta diskoarekin batera doan liburuxkan argi islatzen da hori.

 

http://www.diverdi.com/tienda/detalle.aspx?id=36249

 

"Tu Es" Vytautas Miskinis

 


 

Kantika Sakra

Gure laugarren cda 2010eko martxoan argitaratu da eta musika erlijiosoari eskaini diogu. Musika hori ulertzeko lau modu aurkitu ditugu; jatorri desberdineko lau egilerengana jo dugu eta guretzako idazteko ere eskatu diegu.

Ondorioz, diskoan Michael McGlynn irlandarraren “Sanctus” daukagu, Anuna talde ezagunaren sortzailearena. Dante Andreo argentinarrak “Leioako meza” idatzi du Kantikarentzat.

Japonian Kentaro Satok “Veni Sancte Spiritus” idatzi digu abesbatza eta orkestrarentzat eta, amaitzeko, Josu Elberdinen “Magnificat” daukagu, orkestraz gain trikitixa, alboka eta txalapartarekin.

Proiektu berri honetan lankidetza gehiago ere izan dugu eta entseguen eta grabazioen prozesuei buruzko 15 minutuko dokumental bat ere bada.


Basilio Astúlezen artikulua

http://www.diverdi.com/tienda/detalle.aspx?id=42214


Beti Bizi

“Beti Bizi” da Kantika Koralak Kepa Junkerarekin egin duen lan berria. Hiri Records diskoetxeak eta Kepa Junkerak berak ekoitzi dute album hau. Xabier Amurizak, LEIOA KANTIKA KORALAk eta Kepa Junkerak euren gaitasunak batu dituzte lan berri hau aurkezteko. Bertan 12 gai daude eta ederki uztartu dira gure iragana, abesbatzen mundua eta musika elektronikoa.

Xabier Amurizak berreskuratutako Bizkaiko kopla zaharrak abestu ditu Leioa Kantika Koralak eta Kepa Junkeraren musikarekin estilo berezia du lan honek; proposamen musikal berria da, iragana eta orainaldia batu ditu eta, beharbada, gertuko etorkizuneko jarraibide batzuk ere ikus daitezke.

Erronka originala, laguntza handikoa eta karga emozional handia duena. Talentuen eta proposamen desberdinen elkargunea izan da, eta proposamen horiek dira, hain zuzen ere, une honetako proiektu berezienetakoa osatzen dutenak.

 

 


Kantari Gabonetan

 

Azkeneko disko honetan 2009ko abenduaren 20an Bilboko Euskalduna Jauregian Bilboko Udal Txistulari Bandarekin emandako kontzertua dago. Kontzertua Garikoitz Mendizabalek zuzendu zuen eta Mariano Santamaría aritu zen pianoan.

Euskal Herriko eta munduko gabon kantak daude, bereziki Kantikarentzat idatzitako obra berri batzuez gain. El Tamborilero ospetsuaren euskarazko bertsio berezi batekin hasi eta Dizdizka Zeruan edo Non Degu Non bezalako lanen egokitzapen originaletara arte.