home
cas eus

Albisteak eta jarduerak

Leioa Kantika Koralak hiru kontzertuko bira egin zuen Granadan pasa den irailean.

Orgiva (Nuestra Señora de la Expectación Eliza), Granadako Manuel de Falla Auditorioa eta Motrileko Teatro Calderón izan ziren bira honetako agertokiak.





Ikastaro hau amaitutakoan, 2021/2022 hurrengo ikasturterako informazio erabilgarria eskaintzen dizuegu. Klaseak astelehenean irailak 13 hasiko dira, onartutako eskola egutegiaren arabera.

San Juan Bautista Koralak kontzertu bat eskaini zuen pasa den maiatzaren 29an Bilboko La Encarnacion elizan.

Kontzertuan Gjeilo laukoteak parte hartu zuen. Laukotea Iñigo Durán (I. biolina), Irene Beniro (II. biolina), June Elexpouru eta Enara Lores (biola) eta Amaia Lázarok (txeloa) osatzen dute. Zorionak guztioi!





AMERICAN JOURNEY

2021eko maiatzaren 29an (larunbata)

Enkarnazioaren eliza, Bilbo. 19:00 h. Ate irekiera: 18:30 h.

Leku mugatua. Txartelen erreserba: 944 63 86 83.



Musika Eskola eta Kontserbatorioa. 2021-2022 urterako matrikulazioa.



UDAL MUSIKA ESKOLA

IZEN-EMATEA (IKASLE BERRIAK)

- Hastapena

· Astelehena eta asteazkena (18:30-19:25) - Euskara eta gaztelaniaz.

· Asteartea eta osteguna (17:30-18:25) - Euskaraz eta gaztelaniaz.

· Asteartea eta osteguna (16:30-17:25) - Euskaraz.

Hastapen modulua eta Musikoterapia: 2021eko maiatzaren 3tik ekainaren 30era.

AURRE-INSKRIPZIOA (IKASLE BERRIAK)

Musika Eskola-Beste moduluak (leku mugatuak.

2021eko maiatzaren 3tik ekainaren 30era.

 


KONTSERBATORIOA

IZEN-EMATEA

- Maila profesionalerako sarbide proba.

2021eko maiatzaren 10etik 25era. 2021eko ekainaren 21 eta 22an izango dira.

- Maila profesionalerako sarbide proba (Ikasle berriak).

2021eko ekainaren 21etik 30era, Sarbide Proben probak gainditu ostean.

- Espedienteen lekualdatzea: 2021eko uztailaren 5etik 9ra.



2021EKO MARTXOAREN 28AN (igandea)
Leioako San Juan Bautista eliza. 18:30 h.

Sarrera gonbidapenarekin. Leku mugatua.



Joan den larunbatean, 2021eko martxoaren 13an, César Uceda XV. Leioako Gazte interpretatzaileen lehiaketaren sariak banatu ziren. Zorionak saridun guztiei.

1. saria:
Sofía Tellechea Gómez-Ibarlucea. Pianoa - José Iturbi kontserbatorioa (Valentzia).

2. saria:
Alexis Pelayo González. Tronboia - Torrelavegako kontserbatorioa (Kantabria).

3. saria-Ex-aequo:
Héctor Mira Férriz. Biola - Amaniel kontserbatorioa (Madril).

3. saria-Ex-aequo:
Inés Prieto Martínez. Klarinetea - Victoria de los Ángeles kontserbatorioa (Madril).

Ohorezko aipamena:
Ibai de Miguel García. Bombardinoa - Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioa (Bilbao - Bizkaia).

Aipamen berezia:
Éric Manero Arenas. Pianoa - Majadahondako kontserbatorioa (Madril).

Akzesita:
Miguel Prieto Martínez. Biolina - Victoria de los Ángeles kontserbatoria (Madril).
Ander Bruschi Iriarte. Biolina - Francisco Escudero kontserbatorioa (Donostia - Gipuzkoa).



2020/2021 ikasturteko behin betiko bekak argitaratu dira.

2020/2021 ikasturteko beken behin-behineko argitalpena egin da, eta argitalpen publikazioa jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita 10 eguneko epea irekiko da alegazioak aurkezteko.

Interpretatzaile Gazteen Leioako César Uceda XV. Saria irekita dago Musika Kontserbatorioetako Ikasketa Profesionalak edozein kurtsotan edo Ikasketa Profesionalako Zentro Baimenduetako edozein mailatan matrikulatutako ikasleentzat. Ikasleek Gehienez, 20 urte izan behar dira lehiaketa egiten denean, kantu solistako espezialitatean izan ezik, zeinetan adin muga 25 urtekoa den.
Parte hartzeko interesa duten ikasleek 2021eko otsailaren 15ean baino lehen eman behar dute izena.




Lehiaketa 2021eko martxoaren 13an izango da (larunbata). Probak Leioako Kontserbatorioko Auditorioan egingo dira, goizez eta arratsaldez. Sari eta diploma banaketa nahiz lehenengo sarituaren emanaldia, berriz, Kultur Leioako Auditorioan izango dira, 20:00etan.

Hiru sari emango dira:
1. saria: plaka bat eta 600 euro.
2. saria: plaka bat eta 450 euro.
3. saria: plaka bat eta 300 euro.


Liburuxka - Gazte Interpretatzaileen XIV. Saria

Izen ematea - Gazte Interpretatzaileen XV. Saria

<< < 
Página4 de 12
Anteriores > >>